Nobedade ugari Santamainako ludotekan!

2021/01/27
Card image cap
Hiruhileko berriarekin batera, ekintza eta erronka berriak Santamainan!

Kaixo kaixo Santamainatik!

Ikasturte berriarekin Olentzero eta Mari Domingiren opariak zabaltzea tokatu zitzaigun. Jostailu eta jolas berri asko ekarri dizkigute, izan ere, oso ondo portatu gara ludotekan! Opariak zabaltzeko asanbladak egin ditugu talde guztiekin eta asko poztu dira ekarri dizkiguten opariekin!

WhatsApp Image 2021 01 27 at 16.19.21WhatsApp Image 2021 01 27 at 16.21.43   copiaWhatsApp Image 2021 01 27 at 16.20.06   copia

 

Honetaz gain, eguraldi kaxkarra egin duen arren, hau ez da aitzakia izan kanpo espazioaz gozatzeari uzteko. Ortuko putzuak aprobetxatuz, ederto ibili gara putzuetan plast egiten!

WhatsApp Image 2021 01 27 at 16.22.07 (1)   copiaWhatsApp Image 2021 01 27 at 16.22.07

#PutzuetanPlast Txatxilipurdi eta guraso.eusek antolatutako ekimena da eta putzuetan jolasean argazkiak ateratzean datza. Informazio gehiagorako: https://guraso.eus/putzuetan-plast/

 

Azkenik, hiruhileko berriarekin batera egitasmo berri bati hasiera eman diogu ludotekako 10-12 urte bitarteko haurrekin. Adin tarte honetako taldetxo bat sortu eta beraiekin batera astelehenetan ekintza berezi eta desberdinak egiten hasi gara, beraiei denbora eskaintzeko asmoz. Horretarako, beraiekin bildu gara eta euren nahiak erantzuteko ekintzak antolatuko ditugu astelehenero. 

 WhatsApp Image 2021 01 27 at 16.22.07 (2)   copiaWhatsApp Image 2021 01 27 at 16.32.30

Ondo segi eta ZAINDU!