Okendoko urteurrena ospatu dugu!

2022/03/15
Card image cap
Beste urte batez, aurten ere Okendoko ludotekan izan gara urteurrena ospatzen!

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aurten ere Okendoko ludotekan izan gara urteurrena ospatzen bertako eta Usaetxeko ludotekako laguntxoekin batera.

Beti egin ohi dugun bezala, ludoteka bakoitzean bertara eramateko jakiak prestatu genituen aurreko egunean. Santamainako ludotekakook txokolatezko palmeratxoak prestatu genituen, Usaetxeko laguntxoek aldiz bizkotxo ederra eta Okendoko erabiltzaileek sandwitxak prestatu zituzten guztiontzat! 

Okendoko urteurrena 1

Eguraldiak lagundu zuenez, Azoka plazan elkartu ginen urteurrena ospatzeko eta prestatutako jaki goxoak dastatzeaz gain, argazkiak ateratzeko photocall-a prestatu zuten Okendokoek, eta honetaz gain, aurpegia margotzeko aukera ere izan genuen.

okendoko urteurrena 2

okendoko urteurrena 3

Gainera, ospakizunari amaiera bikaina emateko, Okendoko erabiltzaileek prestatutako dantza zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen.

okendoko urteurrena 4

Ederto ibili ginen!!