OPOR AURREKO EGUNETAN LUDOTEKAZ GOZATZEN

2019/12/12
Card image cap
HOTZARI AURRE EGINEZ LUDOTEKAZ GOZATZEN

Kaixo kaixo Santamañatik!

Oraingoan azken aldian egindako ekintzekin gatozkizue.

Alde batetik, Usaetxeko urteurrena zela eta, bezperan Musakolako Gaztetxokora joan ginen napolitana ederrak prestatzera. Horrez gain, haur nagusi batek Pakistango postre eder bat egin zigun, eta aukera izan genuen ludotekan dastatzeko!

 IMG 20191128 175434   IMG 20191202 175523

Bestalde, ortuko espazioko parte hartze prozesuak aurrera jarraitzen du. Haurrei galdetu genien lokatz gune ondoko txokoan zer egin gura zuten, eta hainbat ideia bota zituzten: rokodromoa, tunela, sokak goitik behera… Haien ideiak kontuan hartuta, hainbat argazki eraman genuen ludotekara, eta aste honetan, asanblada bidez, erabaki dugu zelako txokoa izan gura dugun.

 WhatsApp Image 2019 12 12 at 15.53.51

Ekintzez gain, egunerokotasunean gustura ibiltzen dira bi geletan zehar. Gela lasaian eraikuntzen txokoak indar handia hartu du, batez ere txikien aldetik. Adin tarte askotako haurrak mahai jolasetan ere aritzen dira nahastuta. Gela mugituan, berriz, txikiez gain, nagusiak ere aritzen dira sormena landuz jolas berriak sortzen.

 IMG 20191210 181157     WhatsApp Image 2019 12 12 at 15.54.57   IMG 20191122 175822   IMG 20191202 180915

 

Amaitzeko, gogoratu Gabonetako oporretan ekintza bereziak egingo ditugula, abenduaren 26an slime tailerra eta just dance, abenduaren 27an mendi irteera eder bat eta abenduaren 28an Igartubeiti baserrira irteera!!!!

 

 

                                             WhatsApp Image 2019 12 12 at 16.25.59

 

 

Ez galdu aukera!!

ANIMATU ZAITEZTE!!!