ORTUA LANTZEN!

2020/11/19
Card image cap
Eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz kanpo espazioari etekin handia atera diogu.

Kaixo Kaixo Usaetxetik!!

Ludotekako ateak zabaldu zirenetik denbora pasa da eta eguraldi ona aprobetxatuz, ekintza ugari egin ditugu!

Kanpo espazioari etekin handia ateratzen ari gara eta haurrak oso gustura aritzen dira bertan jolasean. Gainera, haur talde batek ikaragarrizko interesa eta grina erakutsi du ortuko proiektuan. Beraz, ortuko tresnak hartu, katiuskak jantzi eta ortura irten gara!! Denbora asko pasa dugu ortura joan gabe, beraz, lehenik eta behin ortua nola dagoen ikusi eta prestatu egin dugu. Behin prestaketa guztiak eginda, jarraipena egingo diogu ortuko proiektuari.

IMG 0846

Hala ere, ez dugu barne espazio ahaztu eta haurrak oso gustura aritzen dira ekintza desberdinak burutzen; esate baterako, koltxonetekin saltoka, eraikuntzak egiten, etxetxoak eraikitzen…


                         IMG 0828IMG 0605

Egoera desberdina izan arren, arratsaldeei etekin handia ateratzen diegu eta asko gozatzen dugu, beraz guk gozatzen jarraituko dugu!!