Parkour eta sukaldaritza usaetxen!

2022/03/10
Card image cap
Ekintza ugari eduki ditugu azken aste honetan gure ludotekan, besteak beste, parkour tailerra eta sukaldaritza tailerra.

Kaixo kaixo usaetxeko ludotekatik!

 

Azken aste hauetan topera ibili gara ludotekan. Ostiralean parkour tailerra egin genuen Iker eta Unaiekin batera, asko gozatu zuten haurrek.

Parkour3

Hasiera batean azalpen teorikoak eman zituzten eta gero bideo labur batzuk ikusi genituen, parkourraren munduan murgiltzeko. Ostean, ariketa praktikoak egin genituen, besteak beste: saltoak, zirkuitoak... 

Parkour2Parkour

Parkour4

Arratsalde ederra pasatu genuen ludotekan, eskerrik asko Unai eta Iker!

Gainera, ostegun honetan Okendoko ludotekara irteera egingo dugu, bertako urteurrena ospatzeko, eta horretarako sukaldaritza tailerra egin genuen asteazkenean, okendora bizkotxo goxoak eramateko asmoarekin.

Sukaldaritza

Sukaldaritza

Ondo izan, kaleak jolaserako nahi ditugu!