PAZKO ASTEKO EKINTZA BEREZIAK!

2019/05/02
Card image cap
Ederto ibili gara Pazko astean egin ditugun ekintza berezietan!

Aste Santuan haurrekin batera hiru ekintza berezi egin ditugu, bata bestea baino hobea izan da, eta guztiok batera disfrutatu dugu jolasten.

 

Eguaztenean, Oñatiko San Martin parkea bisitatu genuen, gure inguruko herriak gehiago ezagutzeko asmoz.

IMG-20190425-WA0026.jpg

Eguenean, berriz, San Kristobalera txangoa egin genuen, bertako paisaiez gozatzeko eta naturarekin zuzeneko kontaktua edukitzeko.

cf7b61c9-965b-414a-bc8a-57ef7d93106f.jpeg

Egubakoitzean altxorraren bila jokoaren txanda izan zen, Arrasateko leku esanguratsuak zeharkatu genituen pistak jarraituz, bukaeran altxorra aurkitzeko.

b372dd8f-e60a-43d2-90d4-ff758f2a3f01.jpg

Haur zein hezitzaileak oso gustura aritu ginen ekintzok egiten, egunerokotasunetik pizkat aldendu eta beste ludoteka batzuetako lagunekin gozatzeko!!