Santamaina mugimenduz lepo!!!

2019/11/21
Eguraldi aldaketarekin haur ugari datoz azkenaldian

Kaixo kaixo Santamainatik!!!

Eguraldi euritsuarekin eta hotzarekin batera, ortua alde batera utzi eta barruko espazioan murgildu gara azken hiru asteetan. Eguraldi aldaketa hauekin geroz eta gehiago gara Santamainan, haur berri ugarik eman dute izena eta. ONGI ETORRI GUZTIOI!!!!

Hala ere, ez dugu kanpo espazioa ahaztu, ortuko proiektuarekin jarraituz, eguraldi ona datorrenerako dena prestatzen ari gara. Horretarako, haurrekin parte-hartze saio bat jarri dugu martxan, ortuko zati batean zer gustatuko litzaieken edukitzea jakiteko. Hau aurrera eramateko, mural txukun bat egin dugu eta bi asteko epean bakoitzak nahi beste ekarpen egingo ditu.

Erabakia gurea ere badelako!

 

 IMG 20191121 WA0008[1]            IMG 20191121 WA0013[1]

 

Bestalde, barruko espazioari zuku handia ateratzen ere bagabiltza: mozorroak, parkour, mahai-jolasak, liburuen txokoa, futbolina…

 

 IMG 20191121 WA0015[1] IMG 20191121 WA0011[1]

 

                                      IMG 20191119 180127[1] 

Azkenik, ekintza berezi bat ere egin genuen nagusienen interesetatik abiatuz: SUKALDARITZA Izan ere, hezitzaileok ludotekako erabiltzaileen bidelagun izanik, beraien nahi eta interesei erantzuten ahalegintzen gara.

Ekintza honetan ludotekako haur guztiek hartu zuten parte eta arratsalde ederra pasa genuen pizza goxoak dastatzen.

 

 

 IMG 20191112 174542[1]  IMG 20191121 WA0002[1]

 

 

Izango duzue Santamainakoon berri!!!!! Bien bitartean ONDO ONDO PASA!!!!!!

Pizza ederrak