SANTAMAINAKO URTEURRENA OSPATU DUGU

2022/06/09
Aurreko astean, urtero bezala, Santamainako urteurrena ospatu genuen.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Aurten ere, Santamainako urteurrena ospatu dugu festa giroan. 

Lehenik eta behin, ludotekako lagunekin asanblada bat egin genuen urteurrena zetorrela azaldu eta motorrak berotzen hasteko. Bertan, haurrekin batera zer egin erabaki genuen.

WhatsApp Image 2022-06-09 at 4.09.31 PM (1).jpeg

Eguna iritsi baino lehen, prestaketekin hasi ginen eta apaingarriak, photocall-a, pankarta... egin genituen. Bezperan, sukaldatzeko tartea ere hartu genuen, egunean bertan guk egindako napolitanez eta gainerako ludoteketako laguntxoek ekarritako jakiez gozatzeko.

WhatsApp Image 2022-06-09 at 4.05.35 PM.jpeg

WhatsApp Image 2022-06-09 at 4.05.59 PM.jpeg

Eguna iritsi zenean, ludoteka ezberdinetako laguntxo guztiak elkartutakoan, txoko ezberdinez gozatzeko aukera izan genuen: Aurpegi margoketa, txapa tailerra eta Just Dance. Honetaz gain, aurretik prestatutako photocallean argazkiak ateratzeko eta amaieran merienda goxoaz disfrutatzeko tartea ere izan genuen.

WhatsApp Image 2022-06-09 at 4.07.33 PM (1).jpegWhatsApp Image 2022-06-09 at 4.07.33 PM.jpegWhatsApp Image 2022-06-09 at 4.07.10 PM.jpeg