Santamainan azken egun eguzkitsuak aprobetxatzen

2019/10/17
Ekintza ugarirekin gatoz gaurkoan ere Santamainatik

KAIXO KAIXO SANTAMAINATIK!

Kurtsoa hasi zenetik hilabete pasa da jada eta Santamainako Ludotekan, eguraldi ona aprobetxatuz, ekintza ugari egin ditugu!

Oraingoan ere albiste batekin gatoz: Amaiak ludoteka utzi eta Inesa etorri da Santamainara. Ongi etorri Inesa!

Ortuan bigarren kutxa ipini dugu martxan. Horretarako, haurrekin materiala lortu eta elkarlanean aritu gara kutxa atontzen. Orain neguko landareak ereitea tokatzen zaigu eta gogotsu gaude horretarako ere!

 

                                            WhatsApp Image 2019 10 17 at 16.02.20

Bestalde, lokatz-guneak ere martxan jarraitzen du. Haurrak plisti-plasta ibiltzen dira lokatzetan eta ederto pasatzen dute “txokolatada” egiten!

IMG 20191011 191135[1]  IMG 20191009 184039[1]

 

Baina, ortuan ekintza gehiago ere egiten ditugu. Egun batzuetan zailtasun ezberdinetako zirkuitua prestatu dugu eta bertan ibili gara saltoka, hanka bakarrean ibiltzen, oreka lantzen…

 

                                  WhatsApp Image 2019 10 17 at 16.02.37

Gainera, Nerea ere etorri da bisitan eta generoari buruzko ipuin ederra kontatu digu. Adi-adi egon gara berari entzuten!

                                              IMG 20191010 192628[1]

Hilabete honetan egun berezi bat daukagu: Gaba Baltza eta hasi gara egun horretarako prestatzen. Kalabazak egiten ari gara kola txuria, globoak eta egunkariak erabiliz. Urriak 31an denok Arrasateko alde zaharrean elkartuko gara eta egun eder hau gainontzeko ludoteketako kideekin batera ospatuko dugu!

WhatsApp Image 2019 10 17 at 15.59.48             WhatsApp Image 2019 10 17 at 16.02.00

Animatu eta bertan ikusiko garelakoan,

Hurrengora arte!

Inesa haurrekin gaba baltza prestatzen