Sormen eta irudimenez, blai

2019/04/02
Card image cap
Udaberriak loratzen duen bezala, Santa Marinako ortua eta kanpo espazioaren erabilera topera.

Kaixo, kaixo Santamañatik!

Zer moduz gabiltza?

Udaberriak dakarren energia positiboaz baliatuz, kanpo espazioa konkistatu dugu aste hauetan.

Alde batetik, ekintza berezi bat egin genuen kaleko boulder-a probatzeko Musakolako kaleetan zehar, Gaztetxokoko hezitzaileekin eta gazteekin batera. Adin bat baino gehiago nahasturik, magnesioa esku artean hormak igotzen eta giroaz gozatzen pasatu genuen eguna.

WhatsApp Image 2019 04 02 at 16.13.55    WhatsApp Image 2019 04 02 at 16.13.56

Santa Marinako ludotekara bueltatuz, gure proiektua den Ortuari ere elementu berriak gehitu dizkiogu: egurrezko pale eta bobinak. Irudimenaz eta sormenaz baliatuz, haurrak hainbat erabilera eman diote materialari. Argazkietan ikusi daitekeen bezala, nagusi izan ditugu ikuskizunak eta erraldoien emanaldiak.

 WhatsApp Image 2019 04 02 at 16.15.34      WhatsApp Image 2019 04 02 at 16.14.37

Azkenik, joan den asteko ate irekien ekintza ere ezin dugu aipatu barik utzi. Buztinarekin eskuak lanean jarri genituen eta gustuko irudiak egiten aritu ginen arratsalde osoan.

 WhatsApp Image 2019 04 02 at 16.15.11