SORMEN KOKTELA MONTERRONEN

2019/03/21
Card image cap
Martxoko ekintza berezien barruan, sormen koktela izan dugu Monterronen.

Aurtengo berrikuntzen artean, hiruhilabete bakoitzean hiru ekintza berezi ezberdin egiten hasi gara ludoteketan.

Martxoko ekintza berezien barruan, duela hiru bat aste yoga saioa izan genuen ludotekako txikienei zuzenduta.

Oraingo honetan sormen koktela izan dugu ekintza berezi bezala. Horretarako, hiru ludoteketako haurrak elkartu ginen Monterron parkean. Bertako espazioa txokoetan banatu genuen: Makedon eraikuntza ezberdinak egiteko, graffitiak sortzeko gunea, horma irudigintza, zeramika, trigonosekin eraiktitzeko eta aurpegi margoketa izan genituen, besteak beste. 

Haurrak, beren interesen arabera, txokoetan aritu ziren arratsalde guztian, eta aukera paregabea izan zuten material askorekin esperimentatzeko. Horren ondo pasatu genuen arratsaldea, motz geratu zitzaigun!

Gogoratu, martxoko ekintza bereziekin bukatzeko, martxoaren 29an street boulder izango dugula Musakolako eta Santa Marinako kaleetan!