TXAPA TAILERRA SANTAMAINAN!!

2022/02/03
Card image cap
Ederto ibili ginen ate irekietan txapak egiten ludotekan!!

Kaixo Kaixo Santamainatik!

Aurreko astean ate irekiak izan genituen ludoteketan, bakoitzean ekintza berezi bat egin genuen dinamika ezberdinak eskaintzeko asmoz. Santamainan txapa tailerra egin genuen eta harrera bikaina izan zen, izan ere, haurrak asko disfrutatu zuten beraien txapa sortzen.

txapa.jpg

Ekintza honetara ludotekako bazkideak etortzeaz gain, beste ludoteketako haurrak ere animatu ziren txapak egitera eta bide batez, Santamainako ludoteka ezagutzeko aukera izan zuten. Honekin batera, bazkide ez diren haur batzuk ere gerturatzea poz handia izan zen guztiontzat, ludoteka ezagutzeko aukera paregabea izanik.

txapa1.jpg

Txapen tailerrak disfruatzeko aukera eman zigun eta hurrengo batean ere ekintza bereziak egiteko gogoz gaude, ate irekiekin batera gauza berriak antolatzeko asmoz. 

Hurrengoan ere animatu eta etorri ludotekaz gozatzera!!