USAETXEKO LUDOTEKAKO URTEURRENA OSPATU DUGU!

2021/12/02
Card image cap
Joan zen ostiralean, urtero bezala, Usaetxeko Ludotekako urteurrenaren ospakizun jaia izan genuen!

Kaixo kaixo Okendotik!

Joan zen ostiralean, Usaetxeko ludotekaren urteurren jaia ospatu genuen!
Ludoteka guztietatik, bertara egin genuen txangoa, guztiok elkarrekin jaia ospatzeko.

Bertan, hainbat txoko ezberdin topatu genituen. Horien artean, okendoko erabiltzaileek gehien gozatu zutena, zirko tailerra izan zen. Hainbat material ezberdinekin esperimentatu eta gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

Ludoteka guztiak elkartu ginenez, beste erabiltzaile batzuekin harremanak sortzeko oso baliagarria izan zen jaia!

Ederto pasatu genuen, eta arratsaldeari amaiera goxoa eman genion, ludoteka bakoitzetik eramandako jakiekin egin genuen meriendaz gozatuz!

Bigarren hiruhilekoan, okendoko urteurren jaia ospatuko dugu, eta dagoeneko, irrikas gaude beste ludotekentzako jaia antolatzeko!