ZORTE ON JON ZURE ETAPA BERRIAN!!

2019/03/07
Card image cap
Okendo ludotekan Jonen agurra izan genuen aurreko astean.

Kaixo kaixo Okendotik!

Aurreko eguenean gure hezitzaile maitearen agurra izan genuen, ludotekan utzi dituen lagunok festa giroan agurtu genuen gure Jon. Aste barruan, hainbat prestaketa egin genuen: haurren oparitxoak, argazkien bilduma eta egunerako merendolaren prestaketa.

Jonen agurraJonen agurra

Festa honetan, haur eta hezitzaileez gain, familiak ere gerturatu ziren gurera Joni azken agurra emuten. Giro bikaina sortu zen, izan ere, hezitzaile honek tratu bikaina izan du ludoteka osatzen dugun familiarekin, eta aztarna utzi du gure artean.

Jonen agurra

Emozioz beteriko arratsaldea izan zen, eta guztiok ederto pasatu genuen mahaiaren bueltan, ekarritako jaki goxoak dastatzen. 

Ludotekako familiaren partez zorte on zure etapa berrian, baina ez ahaztu inoiz gurekin, eta etorri noizean behin bisitatxo bat egitena! Eskerrik asko danagatik!