Ludotekak

ldtk_gif Haurren jolas eta gozamenerako guneak, ondo pasatzeko, pertsonen artean harremanak sortzeko, auzoan eta herrian parte hartzeko, sormena eta emozioak azaltzeko, … Ludoteken helburua da aisialdian heztea eta haurren garatze integrala bultzatzea, eta hiru zehar lerro jorratzen ditu: berdintasuna, euskara eta inklusioa.

Hiru ludoteka ditugu Arrasaten:

  • Erdigunean: Okendo 4
  • Santa Marinan: Galizia 1A
  • Uribarri-Erguinen: Usaetxe plaza 6

erlojua_ico 17:00-20:00, astelehenetik egubakoitzera, irailetik ekainera arte (azarotik otsailera arte, 17:00-19:30)