ESKOLA AGENDA

agenda_2020_azala

Eskoletan kultur ondarea trasmititzeko eta eskolako tresna bezala lantzeko helburuz,  Udaleko Hezkuntza sailak Txatxilipurdi eta AEDrekin elkarlanean zein  ikastetxeetako laguntzarekin  argitaratuko du 2019-2020 ikasturteko eskola agenda bederatzigarren  urtez.

 

Agendaren edukiak eta helburuak  hauek dira:

a) Kultura eta hizkuntza transmisioa sustatzea baliabide zuzen edo bitarteko funtzional       ( egunero erabilia izango dena) baten bidez.

b)Eskola agenda batean ohikoak direnak: eskolako ordutegia, ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazioarako tarteak, eta egunerokoa, asteka eta hilabeteka ikasleek beren jarduna landu eta planifikatzeko.

c) Kalean jolastearen garrantziaz hainbat ideia/ hausnarketa  ekarri ditugu agendara irakasleekin partekatzeko.

d) Hizkuntzari dagokionez, bertako euskalkia ezagutarazi eta erabiltzera bultzatzea Horrekin batera, Arrasateko euskalkian hainbat berba, esamolde zein atsotitz. jarri ditugu gure euskalkia gero eta gehiago ikasi eta erabil dezagun.

e) Hamar hilabeteren esparruan, egunak eta hilabeteen izenak Arrasateko euskalkian.

f) Arrasateko hamar auzotako berdeguneen inguruko informazioa eta baita jolas parkeena ere. Halaber, auzoetako historia pasarteak irakurgai izango dute irakaslek, ikasleek eta batez ere, gurasoek.   

g) Ume jokoak, kantak eta hainbat nazioarteko egun, umeekiko egun eta herriko jaien egun jaso dira.

h) Oro har, agendaren bidez ere, ikasleengana ezezik, gurasoengana helaraztea helburu du agendak.           

i) Agendaren edukiak  irakasleak ikasleekin lantzea. Agendak lantzen dituen edukiengatik: informatiboak, funtzionalak eta transmisiozkoak irakasleak ikasleekin lantzea proposatzen da eta horretarako agertzen diren hitzen zein esamoldeen inguruko informazioa helarazten zaie ikastetxeei.