Eskola antzerkia

XXIX. ESKOLA-ANTZERKIAREN JARDUNALDIAK

2018-2019 IKASTURTEA

 

1.- JARDUERA.

Hezkuntza saileko jardueren barruan eta Kultura sailarekin  elkar lanean ariturik, ikasleen artean, antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz,  XXIX.eskola-antzerkiaren jardunaldiak antolatzea aurreikusi du Hezkuntza Sailak.

Jarduera, oro har, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta  DBHko  ikasleei zuzenduta dago eta  lau fasetan burutzea aurreikusi da:

  • 1. fasea.- LMHko 6. mailako  ikasleak Amaia Antzokira joan dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko  (martxoaren 13, 14an eta 20an ).
  • 2. fasea.- DBHko 1. zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki-obra, LHko  5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian taularatuko dituzte (apirilaren 9an).
  • 3 fasea.- Amaia Antzokian LMHko eta  DBHko ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatu dira, guztira 8 emanaldi eskainiz (apirilaren 30ean, maiatzaren 7an, maiatzaren 9an).
  • 4. Fasea.- Jon Zubiaga aktorea eta Olatz Pagaldai aktoresa (maiatzaren 21ean) DBHko eskoletara joango dira antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin beraien antzerki eskarmentua partekatu eta ikasleen galderei erantzutera

 

 

2.- AKTIBITATEAREN HELBURUAK.

  • Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.
  • Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.
  • Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.
  • Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.
  • Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako baliabideez baliaturik.
  • Kultur trasmisioa eta aisia.

 

3.- HARTZAILEAK. PARTE HARTZAILEAK.

Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.

 

4.- JARDUERA GARATZEKO LAGUNTZA.

Udalaren Kultura Saileko azpiegitura: batetik, Amaia Antzokiko instalazioak antzerki emanaldiak emateko zein entsaioak egiteko, eta bestetik, Antzokiko arduradun teknikoaren zein kultur laguntzaileen laguntza ikasleek entsaioak egiteko, obraren montaketa soinua definitzeko eta baita bisita didaktikoaren ardura eramateko ere. Eskoletako antzerki talde bakoitzak obra antzeztu baino lehen bi entsaio (bat goizez eta beste bat arratsaldez ) egiten ditu Amaia antzokian .

 

5.- 2018-2019 IKASTURTEKO JARDUNALDIAK (ikus triptikoa)

 

6.- PARTE HARTZEA.

Jardueran 50 ikasle antzezlek parte hartuko dute, 200 ikasle antzokia bisitatuko dute modu didaktikoan eta antzerki obrak 2.610 ikaslek ikusiko dute.