Informazio gehigarria

AZALERA: 2.481,88m2

NOLA IRITSI:

ORDUTEGIA: Parkea egunero 24 orduz egoten da zabalik.

HISTORIA:

  1. 1.       SOLA JAUREGIA:

Sola familia oso ezaguna izan zen Arrasate herrian, eta hainbat etxe eta jauregi zeukan. Lehen Sola etxea Gazteluondon zegoen, eta bota zuten 1768an Gazteluondoko ate berria eraikitzeko, zeina bota zuten 1912an.

Geroago, solatarrak, zehazki Francisco Solak berriro eraiki zuen jauregi bat Arrasaten 1968an, orain Grupo San Juan etxeak dauden lekuan. Francisco Sola zen Jose Solaren semea, zeian diputatu nagusia izan zen Gipuzkoako foru biltzarretan; esaten zioten "Pico de oro" (etorri handiokoa zelako), elokuentzia edo etorri handia baitzuen biltzar haietan. Francisco Sola urte asko eman zuen Kuban, non ikasi zuen zuzenbide karrera eta sortu zuen azukre enpresa bat, negozio harekin dirutza handia egin zuen, eta harekin jauregi hori eraiki ahal izan zuen.

Jauregi zeukan lorategi eder bat, 10.000m2koa, eta haren sarrera zeogoen apainduta sekulako bi eskulturarekin, leihoak, zeintzuk lekuz aldatu zituzten Solatarren familia panteoira Aldaiko hilerri zaharrean; era berean, eskultura haiek eraman egin zituzten Solatarren oinordekoek, Udalak hilerria parke bihurtu zuenenan.

Jauregia eta lorategia 1950 urtean bota zituzten, UCEM (union cerrajera Mondragon) lantegiko langileentzat etxeak eraikitzeko. 

 Sola jauregia eta automobila. Argazkiak: hots begi danbolinak.Sola jauregia eta parkea Grupo San Juan auzunea eraikitzeko bota zituzten. Argazkia: hots begi danbolinak.

  1. 2.       PEDRO BITERI ARANA:

Pedro Biteri Arana jaio zen Arrasaten 1833an, familia aberats batean, karlistaldietako garaiaren erdi-erdian hego Euskal Herrian, eta horregatik Viteri familia Baionara joan izan behar zuen. Haren gurasoak eta anaia bakarra hil, eta Pedro Viteri geratu zen Viteritarren ondare osoarekin, heredero bakarra baitzen.

1883an, 60 urte zuela, Arrasatera itzuli zen, gurasoen lurraldera; aurkitu zuen herri bat iluna eta pobrea, harresi artean gordea, ia aldatu barik Erdi Aroko hasierako egitura hura, ez iturriko urik ez argirik. Horrek halako atsekabea sortu zion, ikusita zer laguntza behar zuen herriak, bilera bat egin zuen alkatearekin, eta esan zion hobekuntza batzuk eskaini behar zizkiola Arrasate herriari, bere amaren oroimenez, Arrasate herriko baitzen. Erabaki zuten Pedro Viterik finantzatzea lehen hezkuntzako eskola bat eraikitzea, etxe batzuk maisu-maistrentzat eta marrazki eskola bat, eta hala 1902an Viteri eskolak inaguratu zituzten. Geroago, eskola gehiago eraiki zuen beste herri batzuetan.

Eskola haiei esker herriko haur txiroenak aukera izan zuten maila handiko hezkuntza bat jasotzeko, eta eskola haiek fama handikoak izan ziren. Baina ideia hura ez zen gogokoa denentzat, izan ere, Viteri eskoak mistoak ziren eta ez ziren erlijiosoak; horrek guztiak sortu zuen hainbat kanpaina egitea bere kontra, eta leporatu zioten liberala, pentsalari librea, progresista, masoia eta ateoa zela.

1936an, altxamendu franquista gertatu, eta Francoren dotrina nazional katolika zela-eta eskolak itxi egin zituzten, eta ahaztuta geratu ziren urte askoan. Gerran, eskolak erabili zituzten kartzela moduan eta kuartel moduan, behin baino gehiagotan.

1943an Jose Maria Arizmendiarrietak eraikinak errekuperatu zituen; lanbide eskolako lehen zentroa izan zen Arrasaten.

Azkenik, 1957 eta 1968 artean eskolak bota egin zituzten, ingurua urbanizatzeko eta dorreko etxeak eraikitzeko (BBVA banku gainekoak).

Pedro Viterik, eskolaz gain, finantzatu zituen beste birmoldaketa eta eraikuntza batzuk Arrasaten, besteak beste, Viteriko lorategiak musika kioskoarekin, Garibai etxearen berritze lanak eta Seber Altube plazan udal azoka zaharraren eraikitze lanak, Zaldibarko frontoia.

Pedro Viteri Arana Biarritzen hil zen, 1908ko maiatzaren 22an; bere azken urteetan ez zuen izan dirutza handi-handirik, izan ere, dirutza gastatu zuen dohaintzak eta finantzaketak egiten hainbat herritan.

Ana Isabel Ugaldek historiagileak eta Arrasate Zientziako kideak bat datoz Viteri deskribatzeko esaldi honekin "Aberatsak asko dira, aberats eskuzabalak ez asko, eta Viteri bat baino ez dago".

Pedro Viteri izan zen Arrasatek bizi izan zuen aldaketaren eta modernizazioaren bultzaile nagusietako bat.

Pedro Biteri. Argazkia: euskomedia.orgBiteriren omenezko eskultura.

  1. 3.       GRUPO SAN JUAN AUZUNEA:

Grupo San Juan auzunea lotua dago Arrasateko Iraultza industrial modernoari. Union Cerrajera de Mondragon (UCEM) sortu zenean 1906an, “Vergarajauregui, Resusta y Cia” (1869an eratua) eta “La Cerrajera Guipuzcoana” (1901ekoa) batzean, langile ugarik inmigratu zuten Arrasatera, bereziki inguruko baserri guneetatik etorritakoak. Geroago, trenaren etorreragatrik eta UCEMi lotuta zuzenean sortutako tailerengatik, eskulan premia sortu eta Penintsulako leku askotako etorkinak etorri ziren Arrasatera.

UCEMeko langileen etxebizitza premiari aurre egiteko, 1948an eraiki zuten Grupo San Juan auzunea, horretarako Sola jauregia bota zuten, eta haren lorategia ere bai.

Gaur egun Grupo San Juanen jende ugari bizi da, haren plaza nagusia da Alfonso X. Jakintsua, non lehen aipatu dugun eskultura dagoen, Pedro Viteriren oroimenez.

Biteriren omenezko eskultura.Eskultura azpiko armarria.

ZUHAITZ ETA LANDAREAK:

Nahiz eta parkeak balio botaniko handirik ez izan, zuhaitz bitxi asko dago, gaitzak aurkitzeko beste eremu batzuetan, hala nola lagestroemia indiarrak, sofora japoniarrak eta Judasen arbolak, negundo astigarrak eta sacharinum astigarrak, eta beste zuhaitza batzuk, ohikoagoak, hala nola tamaina handiko xarmak eta gerezi aranondoak.

Zuhaitza horiek ematen diote eremuari lilura berezia, sortzen dute berdegune txiki bat tamaina nabarmeneko zuhaitzekin etxebizitza eraikienen artean, eskertu egiten dena egun beroetan gerizpe ederra egiten baituta hango zuhaitzek.

Zuhaitza elurtuta

ARTEA/ESKULTURAK:

Lehenago ere esan dugu, Alfontso X Jakintsuaren plazan estatua bat dagoela, Arrasate herriak eskainia Pedro Viteriren oroimenez, 1910ean, izan ere, Udalak lehiaketa bat deitu zuen estatua bat egiteko, ongile handiaren memoria oriotzeko; Piqué, Molina eta Riu artisten proposamenak irabazi zuen, eta 1911n, Viteri hil eta 3 urtera, estatua inaguratu zuten jendetzaren aurrean, estatua jarri zuten Viteri eskolen inguran.

Ingurua urbanizatu zutenean eta eskolak eraitsi, Viteriren oroimenezko eskultura desarmatu zuten harriz harri 1967ko abuztuan, eta 1974ko apirilera arte biltegian egon zen, berriro kokatu zuten arte beste leku batean, Alfontso X. Jakintsua plazan.

Piqué, Molina eta Riuk eginiko eskultura honetan tamaina errealean zizelkatutako langile bat ageri da zutik, goian dagoen Biteriren bustoari Erramu koroa eskaintzen. Ondoan, monumentuko zokaloan eserita, bi ume daude modu xumean jantzita, elkarrekin liburu bat irakurtzen. Obraren leku gorenean, Pedro Biteri Aranaren espresio bihozbera eta apala erakusten duen busto fidela dago. Langilearen irudiaren eta haurren artean irakurri daiteke “Mondragon a Viteri” esaldia, Arrasateko armarriarren gainean.

Egia esan askotan eskatu izan da eskultura eramateko hasierako lekura, Biteri plazara, baina esaten dute zailtasunak daudela eramateko; horien artean, estatua hondatuta dagoela, Biteri plazak orain beste estilo bat duela, kontrako iritziak daudela lekuz aldatzeko,...

Biteriren eskultura

 

 ARGAZKI GALERIA

PARKEKO ZUHAITZAK EZAGUTU

PARKEETARA ITZULI