Informazio gehigarria

NOLA IRITSI: 

 

ORDUTEGIA: Parkea egunero 24 orduz egoten da zabalik haize bolada handiak edo erabiltzaileenganako arriskua sor dezaken arazorik izan ezean.

HISTORIA:

  1. 1.       MONTERRON JAUREGIA:

XVII. mendeko jauregia honek, jatorriz Arangurendarrena zena, estilo barroko klasizista du. Mateo de Aranguren kapitaina itzuli zenean aberastuta Ameriketatik, agindu zuen jauregia eraikitzeko, berak eta haren emazte Maria de Andicano (Monterroneko lehen kondearen arreba) han bizitzeko. Horregatik, Andican-Celaa eta Aranguren-Unzueta familien armarriak ditugu eraikineko fatxada nagusian.

Armarrien azpian, non garai batean sarrera nagusia zegoen, kate handi batzuk daude. Horiek adierazten dute Felipe V erregek eman ziola errege jauregiaren kategoria, nahiz eta jatorrizkoak suntsitu zituzten 1821ean Eibarko miliziano batzuek, Riego jeneralaren altxamendua izan baino lehen.

Atea gurutzatu, eta sartuko gara jauregiko lehengo atartean. Lurrean aurkituko dugu dekoraziozko koroa bat, behi hezurrez egina, nahiz eta kondariak zioen hezur horiek soldadu frantses batzuenak zirela, zeintzuk harrapatu zituzten jauregia erretzen saiatu ondoren ihesari eman ziotenean.

Aranguren-Unzueta armarria.Behi ezurrez eginiko koroa. Kondairak Frantsesen hezurrez egina dagoela dio.Andikano-Zelaa armarria.

Historian zehar, jauregiak jende entzutetsuen bisitak izan ditu, besteak beste Felipe V, Isabel II eta haren ama Maria Cristina, Toscanako errege-erreginak, Napoleon eta Jose Bonaparte, Cánovas del Castillo eta Francisco Franco diktadorea. Horietako batzuk etotzen ziren Gesalibarrera, luxuzko bainuetxera, eta gero gauaz gosatzen zuten Monterron jauregian.

1964ko urtarrilaren 17an jauregia izendatu zuten monumentu historiko-artistiko.

Hemeretzi urte geroago, 1983an, negoziazio zailak izanda, Udalak jauregia eta parkea erosi zizkion Monterroneko kondesari, haien truke 45 milioi pezeta (270.000 €) ordaindu zuen. Harrez gero, jauregiak nahiz parkeak erabilera publikoa izan du.

Hurrengo urteetan birmoldaketa batzuk egin ziren bai jauregian bai parkean. Horien artean dago agertoki bat eta anfiteatro bat eraikitzea parkean.

Jauregiak hainbat erabilera izan du. Hasiera batean kultura etxea eta udal liburutegia izan zen, eta gaur egun musika etxea dago.

 

Argazkia: euskomedia.orgArrasateko Zientzia Elkarteak eginiko "Mondragoe beirazko plaketan" lanean ageri den irudia.

  1. 2.       MONTERRON PARKEA:

Monterrongo parkearen historia beti egon da oso lotuta jauregiarekin. Jauregia eraiki zen finka zabal batean, zeinetan zeuden ortuak, fruta arbolak eta lorategiak jauregi ondoan, eta basoa zegoen lekurik urrunduenetan.

Jauregiaren inguruko parke eremua geroago eraiki zen, jauregiko bizilagunek eta bisitan zetorren jende entzutetsuak erabili eta gozateko.

Gutxietsi gabe Monterron parkeko gainerako zuhaitzak, nabarmentzen da sekuoia handi-handi bat, izendatua Aldundiak zuhaitz aparteko 1997ko otsailaren 11n, haren historia, edertasun eta tamainarengatik.

Ordurako, 1928an, Monterrongo lorategiak jasoa zuen Gipuzkoako Aldunditik errekonozimendua, zalantzarik gabe, erakargarriena: Gipuzkoako zuhaitzik garaiena, izan ere, sekuoiak garai hartan 60 metro zuen alturan, sei metroko perimetroa batekin.

monterron koadroan. Julio Galartaren koadroa.1959an eginiko Monterron parkearen planoa eta guneak

  1. 3.       SAN KRISTOBALGO ERMITA:

 

XV. mendeko ermita hau oso lotuta dago Arrasateko historiarekin.

Kontuan izanik non dagoen, argi dago oso leku egokia zela bailararen zati bat zaintzeko eta eguraldia iragartzeko. horregatik ermitako arduradunak behartuta zeuden kanpaiak jotzen ekaitza zetorrenean, eta hala herritarrei abisua pasatzen.

San Kristobal ermita ere lotuta dago Arrasateko historiarik ilunenari. Haranean garai hartan bi bando zegoen elkarren aurka, bata oñaztarrak, haien ordezkaria Butroeko jauna, Aramaioko kondea, eta bestea ganboatarrak, ordezkaria Velez de Gebara jauna, Oñatiko kondea. Mondragon koroa hiri bat bazen ere, herritarrak eta familiak zatituta zeuden lehen aipatu ditugun bando bien alde baitzeuden. Batetik, Bañeztarren familia zegoen, era berean ganboatarren alde zegoean, eta bestetik zegoen guraiatarren familia, oñaztarren alde zegoena. Gebarako jaunak, Oñatiko kondea eta ganboatarren ordezkaria, haran osoa gobernatzen zuen, Arrasaten izan ezik.

Ekainaren 24an, 1448an, San Kristobal ermitatik zuzendu zuten ganboatarrek Arrasaten sortu zuten sutea, aukeratuz ermitatik zer lekutan hasiko zen sutea.

Hala, 1490ean, Gaztelako erregearen aginduta, bandoak debekatu ziren: 

“Mandamos, que de aquí en adelante para siempre jamás non haya, ni se nombren dichas parentelas, nin parcialidades, nin bandos de ellas, de Guraya nin de Bañez, en dicha villa, nin en su jurisdicción e término, nin otro apellido nin cuadrilla, mas que todos juntos os llaméis Mondragón” 

San Kristobal ermita baserri bihurtu zutenekoa. Argazkia: guregipuzkoa.net

ZUHAITZ ETA LANDAREAK:

Kontuan izanik zer estilo eta espezie izango dugun parkean, lau eremu bereizkiko dugu:

 

  1. 1. MONTERRON JAUREGIA ETA INGURUAK.
Jauregiaz gain, ikusiko dugu eremu bat duela alde bakoitzean. Mendebaldean dago eremu bat indigaztainondo batzuekin, lehengo zalditegien gainean. Kontrako eremuan dago zelai edo landa bat, zeinari erabilera asko ematen zaion urte barruan, gainera, leku horretan txosnak eta karpak jartzen dira jaietan, eta erabiltzen da ere dokean jokatzeko Aste Santuan.

Monterron jauregia.
  1. 2. AZPIKO ALDEA: Zuhaitz exotikoak.

Hemengo zuhaitzak badaude ere, berezitasuna zuhaitz exotikoek ematen diote, munduko beste eremu batzuetako zuhaitzak baitira.

Hemen dago zuhaitzik ezagunena eta bereziena herrian, sekuoia erraldoi garaiena Gipuzkoan. Nahiz eta 150 bakarri izan (kontuan hartuta sekuoia batzuek 3.200 urte hartzen dutela) dagoeneko 6,6 metroko perimetroa du, 18 metro adaburua eta guztira 40 metro inguru.

Espezie hau XVI. mendean aurkitu bazuten ere, ez zuten halakorik ekarri Europara 1840 urtera arte. Ez dakigu zer jatorri duen Monterrongo sekuoiak, baina uste dute jatorria izan dezakeela Bergaran Errege Mintegiko antzinako mintegian.

Sekuoia erraldoi hau ez da bakarra harrituko gaituena parkean. Beste sei sekuoia daude, tamaina ezberdinekoak, beste espezie batzuez gain, haiek bezain zaharrak direnak. Batzuk aipatzeagatik, sarrerako haginak, magnolio handiak anfiteatroaren inguruan, indigaztainondoak, banbuak, ezpela ,urkiak, izei gorriak, Atlasko zedroak, nekostak, ezkiak hosto estu eta zabalekoak, haritzak, gereziondoak, pagoak. 

2004an, tamaina handiko zuhaitz batzuk jausi eta aditu batzuek txosten tekniko batzuk egin zituzten; horren ondorioz, guztiz birmoldatu zen beltxargen urmaelaren goialdea, 57 zuhaitz ale handi bota zituzten eta zuhaitz berri batzuk landatu, horien artean makalak, ezkiak, haritzak,...

 

Monterrongo sekuoietako bat. Argazkia: guregipuzkoa.netParkeko magnolio bat, magnolia grandiflora.

  1. 3. ERDIKO ALDEA: Bertako basoa.

Parkeko eremu basatiena da, naturalizatuena. Zuhaitz landaturen bat dagoen ere, gehienak dira berez jaiotakoak eta denboraren poderioz ingurari eman diote inguruko edozein basoren itxura.

Monterrongo hariztia da handienetakoa Arrasaten. Aurreko garaietan, hariztiek hartzen zuten Euskal Herriko haranetako behealdea. Haritzak moztu eta erretzen ziren ikatza egiteko edo haien lur oparoak hartzeko, gero haiek belardi edo ortu bihurtzeko. Aipatzen ari garen hariztia kontserbatu zen aldaketa horiek egin gabe.

Harizti izenak ez du esan nahi haritzak bakarrik daudela, haritza da hariztiko espezie tipikoa, baina landare formazio honetan beste espezie batzuk ere aurkituko ditugu. Monterrongo hariztian ikusiko ditugu: gorostiak, urkiak, azkar edo astigar zorrotzak, astigar arruntak, astigar zuriak, ehiar frantsesak,  arteak, lizarrak, zumar hostotxikiak, zumar hostozabalak, hurritzak, gaztainondoak, gurbitzak, erramuak... pinu gorriren bat, itsas pinuren bat, intsignisen bat edo beste, edo zedroak eta izeiak ere bai.

Basoa, atzean herria.Monterrongo basoa.

  1. 4. GOIKO ALDEA: S. Kristobal ermita eta inguruko belardia.

Eremu honetan gozatuko dugu ikaragarri parkearen ikuspegiez. Hariztitik irten eta tril egingo dugu belardi zabal batekin. Hura zabaldu ahala eta hariztiak desagertu ahala, lizar inausi batzuk ikusiko ditugu. Belardi horretatik aurrera egin eta San Kristobal ermitako aurriak aurkituko ditugu, lizar zahar baten ondoan.

Eremu horretan, baso autoktonoa osatzen duten espezieez gain, beste zuhaitz espezie batzuk aurkituko ditugu. Kontuan izanik ermita baserria izan zela haren azken urteetan, garbi asko ikusi daiteke fruta arbola zaharrak daudela behealdean, non nabaritzen diren sagarrondoak, gereziondoak, pikondoak, hurritzak... Azken urteotan mantentze lanik izan ez dutenez, oso handi daude eta nahastuta beste espezie batzuekin, hala nola sahatsak eta azkarrak.

Monterron parkearen gailurrean, 1994an San Kristobal hilerri berria jarri zen abian. Hilerria Javier Unzurrunzaga arkitektoak diseinatu zuen.

 

San Kristobal elurrarekin.San Kristobaleko lizarra, Fraxinus excelsior.

ARTEA/ESKULTURAK:

Monterron jauregia bera 1964an monumentu historiko-artistiko izendatu zutela kontuan izanik, XVII. mendeko jauregi hau elementu artistiko bat dela esan genezake.

Lehenago aipatu bezala, Monterron jauregiko sarrera zaharrean Felipe V.a Espainiakoak jauregiari emandako errege kateak dude, errege jauregia zen seinale. 

Sarrera zaharreko errege kateak

Lehenagoko sarrera zaharra alde batera utzita, gaur egungo musika eskolako sarrera parean Marta Medici Argentinarrak 1986an, Arrasateko eskulturen 2. sinposiumean egindako eskultura dugu. Eskultura honen helburu nagusia da inguruko forma eta koloreekin kontrastea sortzea, honetarako marmol txurizko bi trapezoide handi jarriaz.

Marta Mediciren eskultura.

Parkean sartzeaz bat, eskumako aldean, zisneen putzua ikus daiteke. Garai batean zubitxo batek apaintzen zuen, alderik alde gurutzatuz. Honen gainean Mateo Nikolasen putzua dago, ahotik ur txorrota zerion lehoi dotoreaz. Ezkerrean, berriz, eszenatokia eta  harria eta belarra tartekatzen dituen anfiteatroa daude. 

Zisneen putzua 1992an. Putzua gurutzatzen duen zubi bat dago.

Parkean zehar ere, hango hainbat izkinatan eskultura eta hargin-lan ezberdinak daude bazter ezkutuenetan gordeta; zuk haiek ikustea nahi ez balute bezala, zuhaitz eta zuhaixken adar azpietan gordeta. Esate baterako, Marta Medicik 1985ean, eskulturen lehen sinposiumean, eginiko  “imagen fugaz” eskultura  dugu, egunsentia irudikatu nahian bere forma borobila eta marra horizontalekin.

Marta medici bere eskulturetako bat lantzen 1985ean

Xabier Laka Ondarrutarrak urte berean egindako eskultura ikusteko aukera ere izango dugu sarrerako haginen azpian. 1985eko lehen sinposiumean eginiko abstraktu geometriko hau ardatz baten inguruko simetrian oinarritzen da bereziki.

Xabier Laka eskulturaz

Azkenik, lehenago aipatu bezala, parkearen gune altuenean XV.mendeko San Kristobal ermita zaharraren arrastoak daude.

San Kristobalgo ermita.

ARGAZKI GALERIA

PARKEKO ZUHAITZAK EZAGUTU

PARKEETARA ITZULI