Bide hezkuntza

 

ARDURADUN POLITIKOA

  •  Maria Ubarretxena Cid (Alkate-udalburua)


HELBIDEA

Herriko plaza nagusia 1; 20500-ARRASATE
Tfnoa: 943 252000 luz. 287
E-posta:

 

HELBURUA

Helburuak dira gure interbentzioaren bitartez partehartzaileek barneratzea nahi ditugun trebetasuna, ezaguera, abilezia, ohitura eta iritziak. Helburuok definitzeko, zenbait eragile izan ditugu kontuan, jasotzaileen testuingurua, talde bakoitzaren ezaugarriak, talde bakoitzak aurre egin beharreko egoerak, taldearen hezkuntza beharrak eta sortu nahi diren jokabideak lortzeko ezarri beharreko lehentasunak.

Kontuan izan behar dugu arrisku handia aurkezten duten jokamolde ezegokiak mugatzea, jokabide zuzenak eta seguruak definitzea, eta helburuen funtzio nagusia izango litzateke arriskua txikituko luketen portaera zuzenen deskribapena.

Orain arte aipaturiko guztia kontuan harturik ezin dugu esan interbentzio guztietan helburu berdinak bilatu direnik; kontuan hartu behar dugu taldeek errealitate edo testuinguru ezberdina dutela, berezitasun ezberdinak eta nola ez, behar ezberdinak ere bai. Baina pertsona horiekin guztiekin lan egiteko azken arrazoia da, gure azken helburua, jasotzaile guztientzat berdina:

GURE EGUNEROKOTASUNEAN TRAFIKOAREKIN DITUGUN HARREMANETAN ARRISKURIK EZ IZATEKO, PERTSONEI ELEMENTU KOGNITIBO, AFEKTIBO ETA KONDUKTUALAK EMATEA, ETA BIZITZAREN ETAPA BAKOITZAREN BEREZITASUNAK KONTUAN HARTZEA.

 

 AKTIBITATEAK

Metodologia aurrera eramateko, aktibitate hauek erabiliko ditugu:

  • Kasua: Partehartzaileei egoera baten berri ematen diegu eta haiek egoera horren azterketa egiten dute.
  • Elkarrizketa klinikoa: Elkarrizketa mota honen bidez aztertu nahi izaten dute nolabaiteko patologia bat dagoen edo ez.
  • Gidaturiko elkarrizketa: Talde guztiak parte hartzen duen elkarrizketa bat da. Jasotzaileak berak nahi dituen helburuetara gidatzen ditu monitoreak.
  • Eztabaida. Norberaren iritzien eta besteen iritzien konparaketa da.
  • Dilema morala: Jasotzaileei dilema moral bat aurkezten diete. Dilema horrek ez du inolako konponbiderik, konponbide guztiak zuzenak eta okerrak direlako aldi berean. Aktibitate mota honekin pentsatzera bultzatu nahi dugu partehartzailea.
  • Froga: Frogatzeko ekintza eta horren ondorioa.
  • Galdera-sorta: Informazio jasotzeko erabiltzen den galdera multzoa da.
  • Ariketa analogikoa: Analogikoki gure gaiarekin zerikusia duen ariketa.
  • Jolasak: Jolasak erabiliko dira ludikotasuna eta partehartzea bultzatzeko asmoz.
  • Mapa kontzeptuala: Kontzeptu bat azaltzen duen irudikapen grafikoa da.
  • Phillips 6.6: Partehartzaileak seiko taldeetan biltzen dira eta ezartzen zaien ariketa egin behar dute sei minutuan.
  • Rol playing: Gidoi gabe, rol batzuen ezarketarekin egiten den dramatizazioa da. 
  • Simulazioa: Teknika, funtzionamendu edo prozesu bat aztertzeko edo ikasteko egiten den saiakuntza, aztertzen den prozesuaren parametro eta aldagaiak erreproduzitzen dituen eredu material edo aparatuen bidez egiten dena.
  • Antzerkia: Gidoi baten mugen barruan egiten den dramatizazioa da.
  • Talde txikietan eginiko lana: Partehartzaileak talde txikietan biltzen dira, era askotako ariketak egiteko.
  • Ideia jasa: kontzeptu edo ideia baten inguruan burura iristen zaizkigun gauzak azaleraztea, inolako muga analitikorik gabe.
  • Eta abar

 

 JARDUERA

Eskolak

Zirkuitua

Hirugarren adina

Haurdun dauden Emakumeak

 

TXOSTENAK

Oinezkoa

Bizikleta

Seinaleen liburuxka

Haurren segurtasuna autoan

RACE txostena

 

LOTURA INTERESGARRIAK

www.bidehezkuntza.org

www.race.es