7. Kontseilua
2025/05/28
Borobilean goxo eseri ostean, kontseilura ongi etorria eman, aurreko saioa errepasatu eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Bide batez, Zer moduz nator? erronda egin dugu talde egoeraren berri izateko.
Ostean, saioaren lehenengo lanketarekin hasi gara. Horretarako lurrean irudikatutako zirkuitu bat jarraituz, ikasturtean zehar egindako saioak, lanketa ezberdinak zein talde giroa baloratu ditugu. Horrez gain, kontseilua hobetzen jarraitzeko ekarpenak ere jaso ditugu.
Bigarren atalean hainbat jolas egiteko tartea hartu dugu talde izaera indartzeko asmoz. Jolasen ostean, hamaiketako goxoa jan dugu elkarrekin.
Azkenik, ikasturteko ibilbideari itxiera berezi bat emateko, Gladys gazteria zinegotziaren bisita izan dugu eta kontseiluko kide bakoitzari aitortza diploma luzatu ostean, talde argazkiarekin amaitu dugu.