Amaitu dugu!

2023/05/23
Maiatzaren 23an azken saioa izan genuen. Saio honetan, ohikoa den bezala, egindako prozesua eta ibilbidea ospatzen ditugu.
Amaitu dugu!

Momentu hau aprobetxatu genuen begirada atzera botatzeko eta balorazioa egiteko: nola ikusi dugu izandako giroa, gaiak interesgarriak izan dira, espero nuena izan da, galdetu genion taldeari. 

Ondoren, musika jarri eta hamaiketakoa jan genuen. Egindako lana ospatu genuen karaoke batekin!