Arrasateko Haurren Kontseilua berriro martxan
2026/10/15
Biribilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu.
Jarraian, elkar ezagutza dinamika ezberdinak burutu ditugu, hala nola, Izenen erruleta eta gustuko abesti edo musika taldeen erronda. Ostean, izenak ikasteko asmoz, kontseiluko partaide bakoitzak bere izenaren lepokoa sortu du.
Atsedenera jo aurretik, galdera-erantzun jolasaren bidez, ondorengo galderak erantzun ditugu talde handian:
- Non hartzen dira Arrasate hobetzeko erabakiak?
- Nortzuk hartzen dituzte?
- Zein adinetakoak dira pertsona horiek?
- Garrantzitsua da haur zien nerabeen begirada erabaki gune hauetan egotea?
Dinamika honekin bukatzean, atsedenera joan gara.
Ostean, Arrasate hobetzeko ekarpenak jasotzeko dinamika egin dugu eta hauek bigarren saioan aurkeztuko dizkiogu Alkate zein zinegotziari.
Goizarekin amaitzeko, ikasturteko lehen bisita izan dugu. Txikilandiako lantaldea osatzen duten bi arduradunak etorri dira, 2027ko ediziora begirako ideiak jasotzera. Lehenik, Txikilandia zer den ezagutzeko bideoa erakutsi digute eta ostean, euskarri batzuen laguntzaz ekarpenak egiteko aukera izan dugu. Ekarpen hauetaz gain, gelakideenak jasotzeko etxerako lana ere eraman dute ikastetxeetara.