Badator 24. Korrika

2026/01/21
Card image cap
24. Korrikaren inguruko informazioa jaso, euskararen Tribialera jolastu eta AEK euskaltegia ere ezagutzeko aukera izan genuen.

Borobilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Jarraian, Zer moduz nator? erronda egin dugu taldea nola dagoen jasotzeko.

Jarraian, esnatze jolas bat egin dugu talde konexioa lortzeko asmoz.

Ostean, taldeak KORRIKA ekimenaren inguruan dituen aurrezagutzak jasotzeko dinamika egin dugu. Jarraian, taldeka banatuz Euskararen Tribialean aritu gara euskararen jatorri, bilakaera zein egungo egoeraren inguruko galderak eginez.

Gaurkoan, atsedena hartzeko tartea barne zein kanpo espazioan egin dugu, AEK-ra joateko ibilbidea baliatuz

Azkenik, Arrasateko AEK euskaltegiak herriko plazan duen egoitza ezagutu dugu, bertako irakasle zein ikasleekin hitz egiteko aukera izanez eta 24. KORRIKA-ren inguruko informazio zehatzagoa eskuratuz.

Agurtu aurretik, AIZU aldizkariaren ale bana banatu digute eta berau irakurtzen eman diogu bukaera saioari.