Biteri plazatik barrena ibili gara

2026/02/19
Card image cap
Otsaileko saioan Biteri plazaren eraberritzearen inguruan hausnartu dugu.

Oraingo honetan kanpo espazioan hasi dugu saioa, Biteri plazako estalpe azpian borobilean elkartuz. Bertan, saioari ongi etorria eman diogu eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Jarraian, Zer moduz nator? erronda egin dugu taldea nola dagoen jasotzeko.

Eguneko lehenengo dinamika Biteri plazan egin dugu eremutik ibilbide gidatu bat eginaz. Modu honetan, bertan dauden elementuak identifikatu eta berauekin familiarizatu gara. Ostean, euskarri baten bitartez plazaren erabileraren inguruko galdetegia erantzun dugu bakarka. 

Atsedenaldian eremuz aldatu gara, Kulturolako ohiko harmaila gunera mugituz.

Saioaren bigarren zatian, Amaia Iriondo Udaleko hirigintza saileko arkitektoa etorri da eta plazaren eraberritze prozesuaren inguruko ideia nagusiak azaldu dizkigu. Behin bere kokapena eginda, talde txikitan banatu gara eta Biteri eraberritzeko proposamen irekiak egin ditugu mapa ezberdinak erabiliz. Ariketa hau egiteko lagungarria izan zaigu goiz hasieran egindako ibilbidea. Ariketarekin amaitzeko, elkar-jartze erronda egin dugu.

Saioarekin bukatzeko, kontseiluko koadernoak banatu ditugu eta kide bakoitzak bertan eguneko kronika egin du.