Elkar ezagutzeko saioa

2025/10/16
Card image cap
Ikasturte berriko lehen saio honetan, elkar ezagutu eta talde kohesioa lantzeaz gain, Txikilandiari ekarpenak egin eta Arrasate hobetzeko proposamenak jasotzeko tartea hartu dugu.

Biribilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu.

Jarraian, elkar ezagutza dinamika ezberdinak burutu ditugu, hala nola, Zer moduz nator? erronda eta Izenen mataza. Ostean, izenak ikasteko asmoz, kontseiluko partaide bakoitzak bere izenaren txapa sortu du.

Atsedenera jo aurretik, galdera-erantzun jolasaren bidez, ondorengo galderak erantzun ditugu talde handian:

  • Non hartzen dira Arrasate hobetzeko erabakiak?
  • Nortzuk hartzen dituzte?
  • Zein adinetakoak dira pertsona horiek?
  • Garrantzitsua da haur zien nerabeen begirada erabaki gune hauetan egotea?

Dinamika honekin bukatzean, atsedenera joan gara.

Ostean, ikasturteko lehen bisita izan dugu. Txikilandiako lantaldea osatzen duten bi koordinatzaileak etorri dira, 2026ko ediziora begirako ideiak jasotzera. Lehenik, Txikilandia zer den ezagutzeko bideoa erakutsi digute eta ostean, euskarri batzuen laguntzaz ekarpenak egiteko aukera izan dugu. Ekarpen hauetaz gain, gelakideenak jasotzeko etxerako lana ere eraman dute ikastetxeetara.

Saioarekin bukatu aurretik, Arrasate hobetzeko ekarpenak jaso ditugu. Hauek bigarren saioan aurkeztuko dizkiogu Alkate zein zinegotziari.

Goizaren azken hamar minutuetan kontseiluko koadernoak banatu ditugu, partaide bakoitzak bertan nahi izan duen bezala jaso du goizeko kronika.