Ikasturteko azkena

2026/05/28
Card image cap
Azken saio honetan ikasturtearen balorazioa egin, urtean zehar egindako lanaren aitortza diploma jaso eta hamaiketako goxoa jaten eman diogu amaiera kontseiluari.

Borobilean goxo eseri ostean, kontseilura ongi etorria eman, aurreko saioa errepasatu eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Bide batez, Zer moduz nator? erronda egin dugu talde egoeraren berri izateko.

Ostean, saioaren lehenengo lanketarekin hasi gara. Horretarako lurrean irudikatutako zirkuitu bat jarraituz, ikasturtean zehar egindako saioak, lanketa ezberdinak zein talde giroa baloratu ditugu. Horrez gain, kontseilua hobetzen jarraitzeko ekarpenak ere jaso ditugu.

Bigarren atalean, ikasturteko ibilbideari itxiera berezi bat emateko asmoz, Jasone hezkuntza zinegotziaren bisita izan dugu eta kontseiluko kide bakoitzari aitortza diploma eman ostean, talde argazkiarekin atera dugu.

Ostean, hainbat jolas egiteko tartea hartu dugu talde izaera indartzeko asmoz.

Azkenik, hamaiketako goxoa jan dugu elkarrekin.