Kulturola ezagutu dugu

2025/12/12
Card image cap
Alkate eta zinegotziak aurreko saioan aurkeztu zizkiguten gaien inguruko bozketa burutu dugu, baita Kulturolan zehar bisita gidatua egin bertako hiru eragile ezagutuz.

Borobilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Jarraian, Zer moduz nator? erronda egin dugu taldea nola dagoen jasotzeko.
Jarraian, esnatze jolas bat egin dugu talde konexioa lortzeko asmoz.


Ostean, aurreko saioan Alkate zein zinegotziak proposatutako gaiak birgogoratu ditugu eta interesen araberako bozketa egin dugu. Jarraian hiru gaiak: Monterroneko jauregia haur, familia eta nerabeentzako gune bilakatzea, kirola praktikatzeko kaleko eremu berriak identifikatzea eta euskararen egoera Arrasaten. Hiru gaiek bozka kopuru antzekoa izan dute.


Gaurkoan, atsedena hartzeko tarte zabalagoa izan dugu.


Ondoren, Kulturolako eraikina sakonago ezagutzeko bisita gidatuari ekin diogu eta bertan kokaturik dauden hiru eragileren egoitzak bisitatu ditugu (Margo taldea, Arrostaitz dantza taldea eta Arrasateko Trikitixa eskola).


Saioa bukatzeko, kontseiluko koadernoak banatu ditugu eta kide bakoitzak bertan eguneko kronika egin du.