Ongizate emozionala lantzen
2026/05/12
Arrasateko haur eta nerabeen ongizate planari ekarpenak egin dizkiogu baita 9-12 urte bitarteko aurrenerabeentzako aisialdi espazioa izango dena bisitatu ere.
Borobilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Jarraian, Zer moduz nator? erronda egin dugu gorputz adierazpena erabiliz.
Saioaren lehenengo atalean, Maite Azpiri Udaleko prebentzio saileko teknikaria etorri da Udalak haur eta nerabeen ongizaterako plana berriztuko duela azaltzera. Behin bere kokapena eginda, talde txikitan banatu gara eta euskarri ezberdinen bidez, ongizate emozionalaren inguruan hausnartu dugu.
Atsedenaldiaren ostean, Seber Altube plazara joan gara hurrengo ikasturtean zehar bertan zabalduko den 9-12 urte bitarteko haurrentzako aisialdi espazioa berria ezagutzera.
Saioa bukatzeko, Lurrikara jolasean aritu gara plazan bertan.