Udaletxean barrena ibili gara

2025/11/18
Card image cap
Ikasturteko bigarren saioan Arrasateko udaletxeko barne antolamendua ezagutzeko aukera izan dugu baita alkatea eta gazteria zinegotzia ere.

Borobilean goxo eseri ostean, Kontseilura ongi etorria eman eta goizak izango duen egitura azaldu dugu. Jarraian, Zer moduz nator? erronda egin dugu taldea nola dagoen jasotzeko.

Ostean, lau taldetan banatu gara eta aurreko saiotik ateratako Arrasate hobetzeko proposamenak lau multzotan banatu eta talde bakoitzak hauetako bat Alkate eta zinegotziari azaltzeko ardura hartu du.

Atsedenera jo aurretik, Udaletxearen barne antolamendua ezagutzeko ibilbide gidatua egin dugu. Honetan, sail ezberdinetako arduradunak aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dugu.

Ibilbidearekin amaitzean, atsedenera joan gara.

Ondoren, Maider Alkatea eta Gladis zinegotziari harrera egin diegu. Jarraian talde bakoitzak Arrasate hobetzeko ekarpen zerrenda ahoz helarazi die. Hauek entzun ondoren, Udal Gobernuko kideek haurrek helarazitako ideien “feed-back” a eman diete. Ostean, ikasturtean zehar kontseiluan lantzeko gai zerrenden proposamena aurkeztu digute. Saioarekin amaitzeko solasaldi librean aritu gara.