ABENDUKO EKINTZAK LUDOTEKETAN
2025/11/27
Kaixo kaixo Usaetxetik familia!!!
Abendua gerturatzen ari da eta horrekin batera ludoteketako ekintzak ere badatoz. Irudian hiru ludoteka bakoitzean egingo diren ekintzak ikusi ditzakezue.
Usaetxen film emanaldia egingo dugu abenduaren 1ean, astelehena. Asteazkenetan betiko lez naturaz gozatzen dinamikarekin jarraituko dugu.

Bestalde, ikusi dezakezuenez abenduaren 15etik 19ra ametsen laborategiaren astea izango dugu, hilabetero bezala. Zuen proposamenak ere oso garrantzitsuak dira guretzako, beraz, ludotekako sarreran proposamen kutxa bat dugu zuen ideia eta iradokizunak jasotzeko. Animatu eta amestu haurrekin batera!!