Agurrak festa giroan

2021/11/11
Card image cap
Hotza heldu da gurera ere eta honekin batera zenbait lagun agurtu eta beste batzuri ongi etorria emateko aukera izan dugu.

Kaixo kaixo Usaetxetik!

Gaba beltzeko zirrara pasata hotza heldu da geurera. Hala ere kanpo espazioaz gozatzen jarraitu dugu nahiz eta barruko ekintzetan ere goxo ibili garen. 

Ordu aldaketa baino lehen azken eguzki izpiez gozatu eta udazkeneko hosto artean jolasten aritu ginen Santa Barbara parkera egindako irteeran.

IMG 20211025 184654IMG 20211025 184418 

Azken aste hauetan aspaldiko lagunak agurtu ditugu.

Urte luzeetan ludotekako hezitzailea izan den Garazik ludotekari izateari utzi dio. Denon artean arratsalde berezia prestatu genuen eta ludoketa globo eta muralez apainduta sopresa polita eman genion. Borobiltzeko merendola ere izan genuen. Bere ordezkoa Lidek hartu du eta denok ere gustora jaso dugu ludotekari berria. Eskerrik asko Garazi eta ongi etorri Lide!

IMG20211105184817 01

IMG20211105190125 01

Bestalde, beste agur berezi bat ere izan dugu azken egunotan. Urteetan ludotekaren bueltan ibilitako familia kuttun bati gero arte esan diogu. Ondo izan etapa berri honetan. 

Bitartean, Usaetxen arratsalde hotz hauetaz gozatzen jarraituko dugu. Ondo segi!