ANIZTASUN HILABETEA

2026/05/12
Card image cap

Kaixooooo!

Maiatza aniztasunaren hilabetea denez, bizipoz elkartearekin batera, aniztasunari buruzko lanketak egin ditugu ludoteketan. Lehenengo egunean, Itsaso gerturatu zen gugana. Berak, haurren gaiari buruzko aurrezagutzak piztu zituen: zer da bizipoza?, zer da aniztasuna?... bezalako galderak eginez. Asanblada horretan, ideia oso interesgarriak atera ziren, eta haurrek, gaiari buruz uste genuena baino gehiago zekiten. Ondoren, poltsak ekarri zituen. Bertan, bizipozeko logoa margotu zuten haurrek. Horretaz gain, beraientzako bizipoza zer zen ere adierazi zuten marrazki edo hitzen bitartez. Oraingo astean, lanketa honekin jarraitzeko, ginkana bat egingo dugu. Gainera, ipuin kontaketak ere egingo dira. Ekintza hauen helburua, ludoteketatik ere guztiontzako Arrasate hobeago bat eraikitzea izanik. Horretarako, haurren parte-hartzea ezinbestekoa izan da prozesu guzti honetan. Lanketak modu dibertigarrian egitea posible dela erraz ikusi dugu hilabete honetan!

WhatsApp Image 2026-05-12 at 16.44.20 (1).jpeg