Arimen biltzarrean egon ginen!
2025/11/07
Kaixo kaixo Usaetxetik!!
Nola gabiltza! Gu hemendik topera gabiltza!
Aurreko ostiralean Gaba Beltzaren harira, Arimen Biltzarrean izan ginen, haur asko-asko kukumarruz mozorrotuta eta Ilargitxorekin! Usaetxen elkartu ginen eta aurpegiak margotu genituen arratsalderako prestatzeko.

Biterin elkartu ginen Arrasateko haurrak ,eta antzerki eder batez gozatu genuen! Ondoren, kalejira goxo batean joan ginen Monterronera, eta bertan nolako ikuskizuna! Goikobalu txikikoek abesti polit-polit batzuk abestu zizkiguten, edari magikoa egin genuen Monterroneko haur guztion artean eta gaztainak jaten bukatu genuen arratsaldea!
Gure arima eta gurekin ez daudenen arimak elkartuta amaitu genuen arratsaldea!