Aspaceko lagunak gurean!

2019/05/23
Aspaceko lagunak gurean izan dira eta hainbat gauza ikasi ditugu elkarrekin.

Kaixo kaixo Usaetxetik!

Aurreko astean ASPACEko lagunak etorri zitzaizkigun bisitan. Beraien elkartearen berri eman ziguten eta nola ez, elkarrengandik ikasteko tartea ere hartu genuen!IMG_20190514_174656.jpg

Bi taldetan banatu eta beraietako batzuek egunerokoan egiten dituzten saskiak egiten ikasi genuen eta hurrengo egunetan ere beraiek irakatsitako hori praktikan jartzen aritu gara gure saski propioak eginez!

IMG_20190514_175925.jpg

Beste batzuk berriz, begiak estalita legoarekin zenbait eraikuntza egiten aritu ziren. Ederto ibili ginen elkarrengandik ikasiz!

IMG_20190514_180920.jpg

Orain badugu zuen berri, eskerrik asko bisitagatik eta hurrengo arte!