BADATOR GABA BALTZA!!

2021/10/28
Card image cap
Hila eta bizia, lurraren mamia, gaur zu eta bihar ni, bihurtuko gara ondorengoentzako hazia...

Kaixo kaixo Santamainatik,

Badator gaba baltza eta honekin batera arimen biltzarra egingo da Arrasaten. Ludotekan, egun honetarako motorrak berotu ditugu, ekintza ezberdinak eginez eta haurrekin batera egun berezi honetaz hitz eginez. Alde batetik, egun honetan protagonista izaten den kalabazarekin errezeta goxo bat prestatu genuen. Kalabazazko madalenak goxoak prestatu genituen elkarrekin ludotekan eta ondoren hauek dastatzeko aukera ere izan genuen.

gaba baltza 2

Gaba baltza 1

gaba baltza 3

Horrez gain, eskulan modura kalabazak egin ditugu ludoteka apaindu eta biharko kalejira girotzeko. Haurrek gustura hartu dute parte eta berriz ere kalabazak izan dira protagonista egun honi kutsu berezia ematerako orduan.

gaba baltza 4

gaba baltza

Ikusten duzuen bezala, aurten ere gaba baltza presente eta bizirik egon da Ludotekan, ekintza ezberdinak egin ditugu eta arimen biltzarrean parte hartzeko prest gaude!!

Animatu zuek ere mozorratzera eta arimen biltzarrean parte hartzera!!