Badatoz azaroko ekintza bereziak!!

2026/11/05
Badatoz azaroko ekintza bereziak!!

Kaixo kaixo usaetxetik!

Dagoeneko azaroko ekintza bereziekin hasi gara. Hilabete honetan ere, haurren parte-hartzea eta nahiak erdigunean kokatu dira, eta askotariko ekintza desberdinak egingo ditugu ludoteketan: Film emanaldia, Tailagintza Elkartearekin tailerra, Squishy tailerra. Gainera, aurre-nerabeei bideratutako bitxigintza tailerra egingo da, eta ludoteka guztietako haurrak joan ahalko dira bertara. Horrez gain, egunerokoan ere hainbat ekintza eskainiko ditugu, haurren momentuko beharren araberakoak.

Jarraian, Okendoko, Santamañako eta Usaetxeko ludotekan egingo ditugun ekintzen kartelak ikusi ahal dituzue. 

Animatu zaitezte etortzera!