BADATOR GABA BALTZA!

2023/10/26
Card image cap
Aste honetan zehar, Arrasateko ludotekak motorrak berotzen hasi gara ekintza berezi desberdinekin... Gaba Baltza badator eta!

Kaixo kaixo Okendotik!

Dakizuen bezala, datorren astean hilak 31, Arimen Biltzarra ospatuko dugu Arrasaten!

IMG_20231023_181044.jpg

Horretarako, ludoteketan jada hasi gara motorrak berotzen...  

Astelehenean, Santa Barbaratik hartutako hostoekin esku-lanak egin genituen. 

Asteazkenean, kalabaza tortitak egin genituen sukaldaritza tailerrean. 

Ostiral honetan, urriak 27, ipuin kontaketa izango dugu. 

Haurrek ederto pasa izan dute ekintza berezi hauetan: sasoiko janari eta elementuak manipulatu eta hauekin batera sormenez, jaki nahiz esku-lan politak sortu ditugu.

IMG_20231025_182744.jpg

Gogoratu, Arimen Biltzarrean parte hartzeko izen-ematea zabalik dagoela. Ostiral honetan bukatuko da epea, beraz, argi ibili!

 

Animatu parte hartzera!