BADATOR GABA BALTZA!!

2020/10/29
Card image cap
Urtero bezala, aurten ere Gaba Baltza ospatu dugu ludotekan, beldurrez eta misterioz beteta!

Kaixo kaixo Usaetxetik!!

Urtero bezala, aurten ere Gaba Baltza ospatu da gure ludotekan, aste berezi hau ekintza desberdinekin disfrutatuz.

Haurrekin Gaba Baltzararen inguruan hizketan aritu gara, aurreko urteko esperientziak gogoratuz eta beraien iritziak partekatuz. Horretarako, Lur artzaiaren ipuina baliatu dugu, bertan istorio misteriotsu batek egun hau nolakoa izaten den kontatu digulako.

Gaba Baltzaren arira, eskulanak egiten ere aritu gara, ohiko kalabazak sortuz. Talde desberdinek hartu dute parte ekintza honetan eta orokorrean prestutasuna erakutsi dute aste honi kutsu berezia emateko.

gaba baltza 1.jpggaba baltza.jpg

Istorio eta eskulanez gain, urteroko beldur etxea bisitatzeko aukera izan dugu bi arratsaldez. Erdigunera bertaratu gara taldeka eta bertan amona Josefiñaren etxe zaharrean sartu gara, bertan dauden txoko ezberdinetako misterioak ezagutzera.

Aste polita izan da guztiontzat, ekintza desberdinekin asko disfrutatu dugu eta larunbateko Gaba Baltzaren zain gaude irrikitan!!