EDERTO JOAN DIRA LUDOTEKAKO ZABALKUNDEAK!

2019/10/03
Hiru ludotekak zabalkundeekin hasi dugu kurtsoa auzoak alaituz.

Kaixo Kaixo!

Ludotekak ezagutarazteko asmoarekin, Arrasateko hiru gunetan zabalkundeak burutu ditugu. Lehena, Santamañako ludoteka inguruan izan zen, bertan musika eta jolas ezberdinekin plazak bereganatu genituen. 

 

Hurrengo astean, San Andres auzotik abiatu genuen Usaetxeko ludotekaren zalbalkundea. Jai giroan haur zein gurasoekin arratsalde polita pasatu genuen, amaieran merendola eder bat burutuz.

 

Asteari amaiera emateko, erdiguneko gune eta plaza ezberdinetatik aritu ginen Okendoko ludotekako zabalkundea eginez. Haur, gazte  zein gurasoei dinamika ezberdinetan parte hartzeko gonbidapena luzatu genien. Jendearen erantzuna bikaina izan zen eta arratsalde zoragarria pasatu genuen guregana gerturatu ziren guztiekin.

Eskerrik asko danoi gurekin jolasteagatik eta Arrasateko kaleak alaitzen laguntzeagatik!