Eguraldi onarekin kanpo espazioaz gozatzen!

2023/10/19
Card image cap
Iraila eta urriko lehen asteak kanpo espazioan aritzeko aprobetxatu ditugu.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Ludotekako lehenengo aste hauetan eguraldiak lagunduta, kanpo espazioaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu.

Bertan, ekintza ezberdinak egin ditugu.

Alde batetik, gure ortuko marrubiak probatu ditugu...ze goxoak!!!

WhatsApp Image 2023-10-19 at 16.23.53.jpeg

Gainera, katiuskak jantzi, ortuko erramintak hartu eta lokatzgunean jolasten ibili gara arratsaldero.

WhatsApp Image 2023-10-19 at 16.23.12.jpeg

Honetaz gain, bolotan jolasten eta abestu eta dantzatzen ere ibili gara. Ez dugu aspertzeko unerik izan!

WhatsApp Image 2023-10-19 at 16.23.12 (2).jpeg

WhatsApp Image 2023-10-19 at 16.23.12 (1).jpeg

 

Laister gaba baltza ospatuko dugunez, datorren asteetan honekin lotutako ekintza ezberdinak egingo ditugu, hala nola, ipuin kontaketa, sukaldaritza girotua eta apaingarri ezberdinak.