EKAINEKO EKINTZAK OKENDON
2026/06/16
Kaixo kaixo Okendotik!
Azken txapan gaude jada, eta hori horrela, Ekaina ekintzaz jositako hilabetea izan da gure ludotekan. Lehenengo astean, zunba tailerra izan genuen, eta ludoteka osoa dantzan jarri genuen! Asko disfrutatu genuen gustoko musikarekin!
Bigarren astean, berriz, pultsera tailerra burutu genuen. Ohiko pultserez gain, diseinu berriak egiteko materiala ekarri genuen, eta haurrek nahi izan zituzten pultserak egiteko aukera izan zuten. Lan ederrak sortu zituzten!
Gainera, ekainean, usaetxeko urteaurrena ere izan genuen, arratsalde ederra pasatu genuen ludoteka guztiok batera. Urteurrenerako sukaldaritza ere oso ondo irten zen.



Amaitzeko, ekainaren 18an, osteguna, azken festa ospatuko dugu, familiekin batera ikasturteari agurra goxoa emateko. Animatu!