Ekintza ezberdinak azken aste hauetan!

2024/04/25
Card image cap
Azken aste hauetan, ekintza eta dinamika ezberdinetan murgilduta egon gara Santamainako ludotekan!
Azkenengo aste hauetan, ekintza eta dinamika ezberdinetan murgilduta ibili gara Santamainako ludotekan.

Kaixo kaixo Santamainatik!

Azkenaldian, egunerokotasunean egin ohi ditugun dinamika eta ekintzez gain, jarduera ezberdinetan murgilduta ibili gara.

Eguraldi onari esker, kanpo espazioaz gozatzeko aukera izan dugu eta hori aprobetxatuz, gure ortua atontzen jarraitzeko hazi ezberdinak landatzen aritu gara.

WhatsApp Image 2024-04-25 at 16.03.14.jpeg

Honetaz gain, Santamainako liburutegian, Vanessa Gonzalezen eskutik, ipuin kontaketa eder batez gozatzeko aukera izan genuen.

WhatsApp Image 2024-04-25 at 16.02.53.jpeg

Gainera, eguraldi kaxkarragoa egin duen arratsaldetan, tenperaz esperimentatzen ere aritu gara!

WhatsApp Image 2024-04-25 at 16.02.55.jpeg

WhatsApp Image 2024-04-25 at 16.02.56.jpeg

 

 

Datozen aste hauetan ere, ez dugu aspertzeko astirik izango, izan ere, ate joka ditugu Santamainako urteurrena eta Musakolako jaiak. 

Animatu zaitezte!!!