EKINTZAZ BETERIKO HIRUHILEKOA USAETXEN!

2021/03/25
Card image cap
oporrak datozela ikusirik, Usaetxen egin ditugun dinamikak eta ekintzak erakustera gatoz!!

kaixo kaixo Usaetxetik,

Bigarren hiruhilekoa amaitzear dago eta Usaetxeko ludotekan primeran pasa dugu ekintza ezberdinak egiten eta hauekin gozatzen. Haurren interesetatik abiatutako dinamikak egiten ahalegindu gara eta emaitzak bikainak izan dira.

 

22.jpg

 

Egunerokotasuneko jolasez gain, proiektutxo batzuk ere egin ditugu eta gure ludotekako eremutik haratago ere esploratzen aritu gara. Txikiekin birziklatutako poteak apaindu ditugu, ondoren etxera eraman eta kutxa bezala erabili ahal izateko, beraien altxorrak gordetzeko. Horrez gain, ortuan ere lan eta lan aritu gara, eguraldi eguzkitsua datorrenean barazki ezberdinak landatzeko. Parke ezberdinetan jolastera ere joan gara, haurrek beharrezkoa baitzuten espazio berrietan jolasteko.

 

23.jpg

 

21.jpg

 

Ikusi daitekeen bezala, ekintza anitzez gozazten pasa dugu hiruhileko polit hau eta hurrengoa hasteko ere gogotsu gaude. Jakin dezazuen, Usaetxeko ludotekan izena emateko aukera duzuela, plaza batzuk libre baitaude oraindik. Orain oporrak datoz eta udaberriko ekintza bereziak ere primerakoak izango dira, gozatzeko aukera paregabea!!

Disfrutatu oporrak eta bueltan ikusiko gara!!