ENTZUTE SAIOA USAETXEN
2025/05/22
Kaixo kaixo Usaetxetik!
Usaetxen, aurreko asteko asteartean txatxilipurdiko bi langileen eskutik entzuten saioa izan genuen.
Entzute saioa horretan, ahateen parkea eraldatzeko haurren nahi eta iritziak jaso zituzten. Hori horrela, 3 talde ezberdinetan banatu ziren haurrak eta bertan zenbait dinamika ezberdin burutu zituzten. Batetik, hasieran, parkeari buruzko zenbait galdera egin zitzaizkien, hala nola: ze espazio erabiltzen duten gehien, zein gutxien, ze espazi botatzen dute faltan...
Bigarrenik, parkearen eraldaketarako eredu ezberdinak zeuden, zutabe batetik bestera irudi ezberdinez betetik eta bertan haurrek atsegin zuten irudiaren arabera gometsak jarri zituzten.
Azkenik, orri batzuetan beraien parke ideala irudikatu zuten.
Txatxilipurdiko langileak zein haurrak oso gustora ibili ziren eta gainera bertan zeuden gurasoek ere bertara gerturatzeko aukera izan zuten. Hori horrela, eskerrak eman nahi dizkiegu saio hau gurekin batera aurrera eramateko apustua egin zutelako.