EUSKARALDIAREKIN BAT!!!

2020/11/12
Card image cap
Gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin euskarari bultzada emago diogu!

 

 

Kaixo kaixoooo!

Ludotekako eguneroko helburu nagusietako bat euskararen erabilera sustatzea da.  Hala ere, euskaraldiaren mugimendua martxan dagoenez ekimen honetara batu gara. Ludoteka guztiak arigune izango gara eta gure hizkuntzari arnasa emateko asmoarekin gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin euskarari bultzada emago diogu.

Gure erabiltzaileak ere dinamika honen parte aktibo izateko asmotan, asanblada bitartez egitasmoa aurkeztu diegu. Gogoan daukate aurreko euskaraldiaren abestia, beraz ilusio eta gogo handiz hartu zuten ekimena. Asanbladari amaiera emateko, “EUSKARAZ JOLASTU NAHI DUT” leloa karteltxo baten idatzi genuen eta bakoitzak bere izena bertan idatzi zuen.  Karteltxoa ludotekako sarreran itsatsi genuen ikusgai egoteko eta herriari gure euskara sustatzeko konpromezu irmoa adierazteko.

Espero dugu laguntxo eta herri guztiak ekimen honetan parte hartu eta gehiago,  gehiagotan eta gehiagorekin euskaraz mintzatzea orain eta beti. Animatu zaitezte!!!!