GABA BALTZA LUDOTEKETAN!

2025/10/30
Card image cap
Urriarekin batera Gaba Baltza ospatu dugu ekinta bereiak eginez Arrasateko ludoteketan!

Kaixo kaixo Okendotik!

 

Udazkenarekin batera, Gaba Baltza ospatzeko ekintzak egin ditugu ludotekan. Ostiralean itzalekin jolasten aritu ginen, haurrek paperarekin sortutako irudiekin eta itzalarekin jolastuz. Haurrak oso pozik eta gustora ibili ziren.

IMG_6073.jpg

Astelehenean, ipuin kontaketaz gozatzera gertura ginen Tren Geltokira eta horrela Gaba Baltzaren jatorria ezagutu genuen. Arratsalde ederra pasatu genuen!

5fe36c9b-5e8e-4f3e-a600-8aa97c002a95 (2).JPG

 

 

Atzo sukaldaritza tailerra egin genuen eta sasoiko produktuak aprobetxatuz kalabaza madalenak prestatu genituen. Zeinen gozoak geratu ziren!

IMG_4265.jpg

Bihar, Gaba Baltzaren ospakiunarekin amaitzeko, Arimen Biltzarrera gerturatuko gara. Animatu zaitezte!