Giro bikaina Santamañako urteurrenean!

2025/10/23
Card image cap

Kaixo Kaixo Santamaiñatik!

 

Aste osoan urteurreneko prestaketetan murgilduta egon eta gero, aurreko ostiralean, urriaren 17an, giro paregabean ospatu genuen Santamañako urteurrena.  Okendo eta Usaetxeko ludoteketako haur zein hezitzaileak gerturatu ziren geurera, eta arratsalde politaz gozatzeko aukera izan genuen. Askotariko ekintzak izan genituen; igelaren jolasa, salto-salto, mural margoketa, aurpegi margoketa... beste batzuen artean. Arratsaldeari amaiera bikaina emateko, aurreko egunean ludoteketan eginiko jaki goxoak dastatzeko abagunea izan genuen, baita edari freskagarriak erateko ere!

WhatsApp Image 2025-10-23 at 16.05.21.jpeg   WhatsApp Image 2025-10-23 at 16.05.21 (1).jpeg

Gora Santamañako ludoteka!