Hasi da kurtsoa Usaetxen!

2023/10/05
Card image cap
Ekintzaz beteriko iraila eduki dugu gure Ludotekan: zerbitzuaren irekiera, Erguingo jaiak, Ludoteketako ate irekiak...

Kaixo kaixo Usaetxetik!

WhatsApp Image 2023-10-05 at 16.20.20 (3).jpegAurreko hilabetean ludotekak zabaldu genituen eta hilabetean zehar hainbat ekintza burutu ditugu.

Alde batetik, Erguineko jaiak ospatu genituen, Usaetxe plazan eskaintza anitzak herrira zabalduz. Bertan, haurrak giro polit eta atseginaz gozatzen aritu ziren, haien interesen arabera aurpegia margotuz, txapak eginez edo eta oreka jolasetan arituz. Txikienek ere 0-3 gunean aritzeko aukera eduki zuten.

Bestalde, ludoteketan ate irekiak izan ditugu, non 3-12 urte bitarteko haurrak espazioa ezagutzeko eta bertako material eta haurrekin batera jolasteko aukera izan duten.

Gainera, aurtengo ikasturtea lan talde berriarekin hasi dugu. Hori horrela, Txatxilipurdik eskaintzen duen aisialdia aurrera eramateko eta haurrekin batera gozatzeko gogotsu eta energiaz beteta gaude.

Hortaz, animatzen zaituztegu ludoteketan izena ematera eta gurekin batera poztasunaz beteriko ikasturteari hasiera ematera.

Amaitzeko, gogoratu ostiral honetan Maritxu Kajoi eguna ospatzeko Jokin Zaitegi plazan tailer anitzak eskaintzen egongo garela: oreka jolasak, txapak, 0-3 gunea...