IHAUTERIAK OKENDON

2020/03/05
Card image cap
Ederto ospatu ditugu ihauteriak okendoko ludotekan

Kaixo kaixo Okendotik!

Aurtengoan ere etorri eta joan zaizkigu Ihauteriak Arrasaten, eta Okendoko ludotekan ez dugu festaz gozatzeko aukera galdu. Ostiralean hasi genuen jaiaren ospakizuna gurean. Haur batzuk mozorrotuta etorri ziren, eta beste batzuek bertan eraldatzeko aukera izan zuten, dauzkagun mozorro ezberdin eta aurpegi margoketaren bitartez. Dantza eta algarak ez ziren falta izan.

Asteartean ere, ohiturari eutsiz, desfile bat antolatu genuen, mozorro ezberdinak jantzi eta erakusteko aukerarekin. Aurpegi margoketak ere arrakasta handia izan zuen, aurreko egunetan sortutako photocall-ean argazkiak ateratzeko aukera ere izan zen. Egun oso polita igaro genuen, musika eta dantzatzeaz gozatuz!

Agur esan diegu aurtengo ihauteriei, baina datorren urtekoak iristeko irrikitan gaude!